Defizita eta superabita

Ekonomian, defizita gertatzen dela esaten da diru sarrerak, zentzu zabalean, irteerak baino handiagoak direnean. Superabita berriz, sarrerak irteerak baino handiagoak direnean gertatzen da. Defizita eta superabita ez dira galera eta irabazi edo mozkinekin nahastu behar; hain zuzen ere, galerak eta irabaziak gastuekin, kostuekin, ondare gutxitze eta gehitzeekin daude loturik eta ez defizita eta superabita eragiten dituzten diru-irteerekin.

Orokorrean irizten da defizita egoera kaltegarria dela, sarrerak ez direlako nahiko irteerak estaltzeko, eta defizitean dagoena nolabait zorretan geratzen delako. Superabita berrizo onuragarria da orokorrean, sarrerekin irteerak estali eta gainera soberakina sortzen delako, aurreztu edo beste eragiketa ekonomikoak finantzatzeko erabil daitekeelako.

Defizit eta superabit kontzeptuen aplikazioa zabala da ekonomian: aurrekontu bat gauzatzean adibidez, gastuak diru-sarrerak baino handiagoak direnean defizita dago, eta alderantziz superabita izango da. Nazioarteko merkataritzan inportazioak esportazioak baino handiagoak direnean dago merkataritza-defizita, eta esportazioak inportazioak baino handiagoak direnean, merkataritza-superabita.