Deforestazioa

Deforestazioa edo basogabetzea baso edo oihan eremuak basorik gabeko eremu bihurtzea da, nekazaritza, abeltzaintza, industria edo hiri-eremu bihurtuz. FAO erakundeak emandako definizioaren arabera, deforestazioa gertatzen da jatorriko geriza begetala gutxienez %90ean murriztu denean. XX. eta XXI. mendeetan, Lurrak deforestazio prozesu intentsiboak jasan ditu, eta bereziki larria izan da munduko oihan handietan hala nola Afrika erdialdean, Amazonian eta Asiako zenbait eskualdeetan. Deforestazioak bioaniztasunerako dakartzan hondamendiaz gainera, aldaketa klimatikorako faktore garrantzitsua direla frogatu da, basoek karbono dioxidoa xurgatzeko duten ahalmena gutxitu denez.