Deikundea

Fran Angelicoren Deikundeetako bat. 1437-1446.

Deikundea Ebanjelioetan eta Koranean kontatzen den pasarte bat da, non Gabriel aingeruak Mariari Jesus Nazaretekoaren ama izango dela jakinarazten dion, birjintasuna atxikiz eta Jainkoaren eraginez. Ohiko eszena piktorikoa izan da artearen historian. Eszenaren ohiko ikonografian, Deikundea etxe batean, gela baten barruan edo patio batean, irudikatzen da, Maria Birjina eserita edo belauniko dagoela, eta aingerua ezkerretik heltzen dela.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, Anunciación.

 

99 hitz
Kategoriak