Dekadentzia

Dekadentzia (latinezko de- eta cadere hitzetatik, "erori"), estilo artistiko edo kultura mugimendu baten loraldia edo goren unearen amaitu, gainbehera hasi eta desagertu arte (berpizten ez bada) gertatzen den garai historikoa da. Dekadentzian dagoen estilo bati jarraiki iraun eta sortu diren lanak dekadenteak direla esaten da. Dekadentziaren arrazoiak estiloaren gehiegizko errepikapena eta mode berriei bide eman nahi izatea (ikus, abangoardia artistikoak).

Dekadentzia terminoa nazio eta inperioei buruz ere baliatzen da, nazio eta inperio horien gainbehera gertatzen den garaia izendatzeko.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, decline; gaztelaniaz, decadencia, declive.

109 hitz
Kategoriak