Dekalogoa

Dekalogo hitza (antzinako grezierazko δεκά, "deka", eta λόγος, "logos", hitzetatik, literalki "hamarreko diskurtsoa") Hamar Aginduak edo Hamar Manamenduak izendatzeko erabiltzen da. Hedaduraz eta adiera arruntean, arlo edo jarduera batean bete beharrezko arau jakinen multzoa adierazten du, behar bezala bildu eta zehaztuak. 

Beste hizkuntzetan: ingelesez, Decalogue; gaztelaniaz, Decálogo.