Dekonstrukzioa

Dekonstrukzioa Jacques Derrida (1930-2004) sortutako pentsamendu filosofikoa da, bereziki Mendebaldeko filosofia kritikatzeko eratua. Horren arabera, diskurtso filosofikoa diskurtsoaren azpian datzaten kontzeptu eta kategorien mendean dago, Derridak berak aipatzen duen logozentrismoaren edo erretorikaren mendean, eta horren kritika (ez derrigor ukapen moduan ulertu behar dena) egiteko beharrezkoa da kontzeptu eta kategoria horiek berriz ere azaleratu, haien arteko konexio guztiak birplanteatu,  munduarekin duten lotura azaldu, lehenego sedimentazio egoeratik atera, kontzeptu horiek indar edo ahuldade guztia eratu dezaten. Hermeneutikan ez bezala, dekonstrukzioaren helburua ez litzateke diskurtsoaren ezkutuko zentzua aurkitzea, diskurtso berria osatzea baizik, baina kontzeptu eta kategoria zaharrak birrosatuz, baina logozentrismotik kanpo.

Erreferentziak