Demagun

Demagun, batzuetan eman dezagun ere bai (era perifrastikoan), bereziki irakaskuntzan eta arlo zientifiko eta teknikoan erabiltzen den sarrera gisako hitza da, ondoren adierazten dena balizko gisa, suposatuz, adierazten dela garbi uzteko. Adibidez, "demagun gaixo batek intolerantzia erakusten duela ..." edota "demagun 4na pilota beltz eta zuri dituen ontzi batetik, 2 pilota erauzten direla ...". Morfologia aldetik, demagun eman aditzaren orainaldi subjentiboa, lehen pertsonaren pluralean, era trinkoan.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, supongamos, pongamos.