Dementzia semantikoa

Dementzia semantikoa hitz eta kontzeptuen esanahia gogoratzeko zailtasuna eta ezintasuna da. Hizkuntzarako oztopoez gainera, dementzia semantikoak objektuak eta pertsonak ezagutu eta izendatzeko gabeziak eragiten ditu, eta azkenean gaitasun kognitiboaren galera ere bai. Zehatzago, dementzia semantikoa oroimen semantikoaren galera gisa definitu batzuen aldetik, oroimen semantikoa objektu, gertaera eta kontzeptu, hitz eta beren definizioei buruzko epe luzeko oroimena izanik.

Dementzia semantikoa asaldura afasikoen, Alzheimer gaixotasunaren eta beste asaldura neurodegeratiboetan sorturiko patologia da. Ez da pentsatu behar dementzia semantikoa pairatzen duten subjektuek diskurtsoak osatzeko gaitasuna galtzen dutenik, aitzitik kasu batzuetan dementzia semantikoa pairatzen duten subjektuek abiadura bizian hitz egiten dute, baina diskurtsoak koherentzia eza eta errepikapena erakusten ditu; beste batzuetan berriz, diskurtso espontaneoa osatzeko zailtasuna da ondorio nagusia. Epidemiologiari buruz, 55-65 bitartean azaldu ohi da, eta maizago gertatzen da emakumeen artean.