Demiurgoa

Platonen filosofian, demiurgoa (antzinako grezierazko δημιουργός, dēmiourgós, hitzetik; literalki euskaraz "artisau") kosmosa sortu zuen indar edo adimen sortzailea da. Bereziki unibertso sentikorraren sorrerari buruzko Timeo solsaldian aipatzen da. Bertan, demiurgoak ideien mundutik khora (espazioa, materia) moldatuz, forma emanez, ezagutzen dugun mundua nola sortu zuen kontatzen da. Anaxagoras filosofoaren nous kontzeptuarekin parekatu da. Jainkoarekin nahastu den kontzeptua ere bada, baina Jainkoak, kristau erlijioan eta islamean gutxienez, mundua sortzeaz gainera, historian eragin ere egiten du.1

Erreferentziak

1.
Ferrari F. El “mito” del demiurgo y la interpretación del Timeo. Cuadernos de Filosofía. 2013.