Demokrito Abderakoa

Demokrito, batzuetan Demokrito Abderakoa deitua, (ca. 460 - ca. 370) filosofo presokratikoa izan zen. Leuziporen jarraitzailea izan zen, eta biak atomismoaren aitzindaritzat hartzen dira, unibertso guztia atomo deitzen diren partikulu txikiz osaturik dagoela baieztatzen duen eskola materialistakoak. Gizakia mikrokosmo gisa azaltzen zuen, bere baitan materia eta izpiritua, unibertso osoan bezalaxe, aurki daitezkeelako. Filosofo irribarretsua deitu zitzaion Antzinaroan, alaitasunari ematen zion garrantzia dela eta.

Ikus, gainera