Denbora serieak

Estatistikan, denbora seriea aldagai baten iraganeko balioen segida da, hala nola toki batean azken urteotan izandako euri kopuruaren bilakaera, herrialde bateko biztanleriaren bilakaera eta denda bateko eguneko salmenten segida. Denbora serie batean zenbait mugimendu edo osagai bereizten dira: joera, seriearen norabide nagusia epeluzera; urtarokotasuna, urtetik batetik bestera errepikatzen diren urtean zeharreko mugimenduak; zikloa, urte batzuetan zehar gertatzen diren aldaketa periodiko edo aldirokoak; eta hondarra, aurresan ezinezko aldaketa irregularrak eta zorizkoak. Denbora serie baten osagaien kuantifikazioak denbora serieen azterketaren helburu nagusirako bidea zabaltzen du: geroko balioen aurresana.

Hainbat teknika garatu dira denbora serieen inguruan, batezbesteko higikorrek seriea leundu eta joera agerian uzten dute; ARIMA ereduek seriearen egitura azalerazten dute, aldiko balioa aurreko balioekin eta zorizko osagaiekin lotuz; eta analisi espektrala ziklo osagaia atzemateko garatzen da. Aplikazioak anitz dira, meteorologiatik finantza merkatuen bilakaerara.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, times series; gazteleraz, series temporales.

Ikus, gainera