
Bi dentsitate funtzio: biek 6 balioaren inguruan biltzen dute probabilitate gehien, baino lerro gorriz azaltzen den dentsitate-funtzioan probabilitate handiagoa dago 6 inguruko balio bat suertatzeko, lerro urdinekoan baino, 6 inguruan azpiko azalera handiagoa uzten duelako.
Probabilitate-teorian, dentsitate-funtzioa probabilitate-banaketa jarraitu bat definitzeko modu ohikoena da. Zehatzago, tarte jakin baterako, dentsitate-funtzioak bere azpitik eta x=0 ardatzaren bitartean geratzen den azaleraren bitartez adierazten du tarte horretan zorizko aldagai jarraituak balio bat hartzeko probabilitatea. Horrela, dentsitate-funtzio batetik abiaturik, aldagaia tarte batean izateko probabilitatea tarte horretan mugatutako integralaren bitartez kalkulatzen da.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, density function; gaztelaniaz, función de densidad.
Loturiko artikuluak
Funtzio karakteristikoa[latexpage] Estatistikan, funtzio karakteristikoa zorizko aldagai baterako definitzen da era honetan:
$i$ unitate irudikaria izanik. Funtzio karakteristikoa beti existitzen da, helburu berdinarekin eratutako momentuen funtzio sortzailea ez…
Zenbatasun-funtzioa edo masa-funtzioaZenbatasun-funtzioa edo masa-funtzioa, probabilitate-funtzioa edo probabilitate-funtzio diskretua ere deitua, probabilitate-banaketa diskretu bat definitzen duen funtzio bat da, balio poislbeka eta balio horietako bakoitzari dagozkion probabilitate bakunak zuzenean ematen…
Banaketa-funtzioaProbabilitate-banaketa batean, banaketa-funtzioa balio batetik beherako probabilitatea edo maiztasun erlatiboa ematen duen funtzioa da:[latexpage]
Banaketa-funtzio batetik zorizko aldagaiari edo aldagai estatistikori buruzko edozein probabilitate zehaz…