Dependentzia-ratioa

Dependentzia-ratioa edo dependentzia-tasa 0-14 urte bitarteko eta 65 urtetik gorako pertsona kopuruaren (pertsona dependenteak) eta lan egiteko adinean dauden pertsona kopuruaren (pertsona ez dependenteak)  arteko zatidura da. Tasa edo ratio horrek populazio batean lan egiteko gai diren pertsona bakoitzak lan egiteko ez diren zenbat pertsona dituen bere kargura adierazten du.Pertsona dependenteak eta independenteak bereizteko adin-tarteak herrialde batetik bestera alda daitezke, ordea.

Tasa demografikoa da berez, baina bereziki pentsio eta beste ongizate sistemen jasangarritasuna neurtzeko erabiltzen da; tasa oso handia bada, dependenteak diren pertsonei zerbitzuak eskaintzea orduan eta kostu handiagoa dakarkio gizarteari.

Politika ekonomikoak justifikatzeko maiz erabiltzen den adierazlea da, baina kritikak ere izan ditu. Lehenengoa izendapenarekin dago loturik: 14 urtetik beherako eta 65 urtetik gorako pertsonak ez dira denak dependenteak,  eta badira pertsona dependenteak lan egiteko adinean daudenak. Bigarrenik, pertsona dependenteen ongizatea pertsona independente guztien ardurapean daudela hartzen da oinarritzat, pertsona independenteen arteko errenta ezberdintasunak eta horien arteko birbanaketa politikak kontuan hartu gabe.1

Erreferentziak

1.
Sobre dependencia y ratios. Economistas frente a la crisis. https://economistasfrentealacrisis.com/sobre-dependencia-y-ratios/. Accessed 2018.