Dependentziaren teoria garapena eta azpigarapena zentro edo herrialde garatuen eta periferia edo herrialde azpigaratuen artean dauden dominazio edo mendekotasun harremanen ondorioak direla baieztatzen duen teoria ekonomiko eta politikoa da. Bereziki Latinamerikako herrialdeen egoera azaltzeko aplikatu da. Teoria horren aitzindaria Raúl Prebisch ekonomialari estrukturalista izan zen.
Loturiko artikuluak
Garapena eta azpigarapenaGarapen ekonomikoa eta azpigarapen ekonomikoa makromagnitude eta adierazle ekonomikoei begira ezartzen diren kategoriak dira. Hain zuzen, garapen ekonomikoa percapita errenta altuarekin, lehengai eta produktu batzuen kontsumoarekin (zementoa, ordenagailuak),…
Garapen ekonomikoa (definizioa)Garapen ekonomikoa Barne Produktu Gordinaren hazkuntza iraunkorra da (ikus, hazkunde ekonomikoa), berrikuntzak eta produktu eta merkatu berriek ekarritakoa, aldi berean sistema ekonomikoaren potentziala handitu eta gizartearen ongizatea hobetzen…
Gizarte ekonomiaGizarte ekonomia edo ekonomia soziala elkartasunak, eta ez irabazteko asmoak, gidatutako ekoizpen eta banaketa-harremanen multzoa da. Horrekin batera, kudeaketa demokratikoa eta autonomia izaten dira ekonomia sozialeko erakundeen beste…