Depreziazioa

Depreziazioa ekonomian ondasun edo dibisa baten balio galera adierazteko erabiltzen den termino orokorra da. Zehazki, dibisa bat depreziatu egin dela esaten da (ganbio-tasa malgua denean), beste dibisa bati buruz duen merkatu-balioa galdu duenean dibisa merkatuan; balio-galera hori nazioko banku zentralak erabaki duenean berriz, debaluazioa dela esaten da. Ondasunek duten depreziazioa edo balio galerari buruz jakiteko berriz, ikus: Balio galera fisikoa, funtzionala edo ekonomikoa.