Derogazioa

Derogazioa (latinezko derogatio hitzetik) finkatuta eta indarrean dagoen zerbait, bereziki arau edo lege bat, indarrik gabe uztea da. Abolizioaren antzeko kontzeptua da, eta gaztelaniaz esaterako sinonimotzat har daitezke, baina zentzu hertsian, erromatar zuzenbidera joaz, abolizioan arau osoa indargabetzen den bitartean, derogazioak arau edo legearen atal batzuk indargabatzen ditu, arau nagusiaren puntu batzuk salbuetsiz arau berezi baten bitartez; beste alde batetik, abolitzen dena guztiz legez kanpo uzten den bitartean, derogatzen den arauak indarrean jarraitzen du deorgazioaren aurretik sortu ziren harreman juridikoetarako. 1

Erreferentziak

1.
La derogaciĆ³n en pocas palabras. Dialnet. https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=142273. Published 1994. [Source]