Desagrarizazioa

Desagrarizazioa ekonomia batean nekazaritzak eta abeltzaintzak duten pisua galtzea da, industriaren eta zerbitzuen mesedetan, Barne Produktu Gordinera sektore haiek dakarten zatiaren eta enpleguaren jaitsieran islatzen dena. Desagrarizazioa nekazaritzaren produktibitate eskasaren ondorioz gertatzen da, bigarren eta hirugarren sektoreko jarduerekin alderaturik balio erantsi txikiagoa izateagatik; hartara, gehienetan industrializazio eta tertziarizazio-prozesuen ondorioz geratzen dela esan daiteke. Izan ere, desagrarizazioa herrialde bateko garapen ekonomikorako ezinbesteko baldintza dela esaten da. Espainian, adibidez, 1960ko hamarkadan nekazaritzak BPGaren %30 zekarren bitartean, XXI. mendearen hasieran %6 ingurukoa da. Hala eta guztiz ere, desagrarizazioak ondorio kaltegarri zuzenak ditu landa eremuetan: nekazaritzarekin eta abeltzaintzarekin loturiko diru-sarrera eta soldaten jaitsiera, langabeziaren gehikuntza, eta azkenean emigrazioa eta lurralde hustutzea.

Ikus, gainera

Beste hizkuntzetan: ingelesez, deagrarianization; gaztelaniaz, desagrarización.