Desazelerazio ekonomikoa

Ekonomian, desazelerazioa edo dezelerazioa ekonomiaren hazkunde-tasaren moteltzea, gehienetan Barne Produktu Gordinari buruzkoa, eta ziklo ekonomiko berria, atzerakada edo depresioa (jarduera ekonomikoaren murrizketa dakartenak), iragar dezakeena. Beste aldagai batzuei buruzkoa izan daiteke, hala nola ekoizpen industrialari edo esportazioei buruzkoa.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, economic slowdown, economic downturn, economic deceleration; frantsesez, ralentsissement, décélération.

<hr style="display: block;" />

Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Desazelerazio ekonomikoa"; Gizapedian, uztaila 28, 2018, https://gizapedia.hirusta.io/desazelerazio-ekonomikoa/.