Desberdintzea, bereizkuntza, diferentziazio edo diferentziatzea, lehiakideetatik bereizi eta haien aldean abantaila lehiakorra sortzeko enpresak merkaturatzen duen produktuan ezaugarri bereziak, balio diferentzialak alegia, txertatzeko marketin-estrategia da. Desberdintzea arrakastatsua izan dadin produktuaren ezaugarri berezia garrantzitsua, benetan bereizgarria, imitaezina, bezeroarentzat kostuari buruz eskuragarria eta enpresarentzat errentagarria izan behar da. Philip Kotler-en arabera, desberdintze-estrategiak produktuari, pertsonalari (eta beraz produktua saltzeko eta saldu ondorengo zerbitzuarekin lotutakoari), irudiari eta kanalari buruzkoak izan daitezke. Michael Porter marketin-adituaren arabera, abantaila konpetitiboak eskuratzeko hiru estrategiak diferentziazioa, kostu-lidergoa eta segmentazioa dira.
Hiztegia: gazteleraz, diferenciación; ingelesez, product differentiation.
Loturiko artikuluak
Balio diferentzialak (marketina)Marketinean, balio diferentzialak lehiakideen aldean enpresak eskaintzen duen produktuak edo zerbitzuak dituen ezaugarri berezi positiboak dira, kontsumitzaileak erakartzeko erabiltzen direnak, hala nola, prezio merkea, kalitatea eta esklusibotasuna. Michael…
Esklusibotasuna, esklusibitatea (marketina)Esklusibotasun- edo esklusibitate-marketina enpresek bezeroak eskuratu eta atxikitzeko estrategia da, lehiakideen produktu edo zerbitzuetatik bereiztea bilatzen duena, balio bereizgarri edo diferentzial ukiezina sortuz beraien eskaintzarekin, hala nola luxua,…
Abantaila konpetitiboakEnpresa batek abantaila konpetitiboa eskuratu duela esaten da, lehiakideek baino errentagarritasun handiagoa lortzeko estrategia garatu duenean, zehatzago bere errentagarritasuna inbertitutako kapitalaren aukera-kostuaren gainetik dagoenean. Beraz, abantaila konpetitiboa enpresak…