Desberdintzea (marketina)

Desberdintzea, batzuetan bereizkuntzadiferentziazio eta diferentziatze ere deitua, lehiakideetatik bereizi eta haien aldean abantaila lehiakorra sortzeko enpresak merkaturatzen duen produktuan ezaugarri bereziak txertatzeko marketin-estrategia da. Desberdintzea arrakastatsua izan dadin produktuaren ezaugarri berezia garrantzitsua, benetan bereizgarria, imitaezina, bezeroarentzat kostuari buruz eskuragarria eta enpresarentzat errentagarria izan behar da. Philip Kotler-en arabera, desberdintze-estrategiak produktuari, pertsonalari (eta beraz produktua saltzeko eta saldu ondorengo zerbitzuarekin lotutakoari), irudiari eta kanalari buruzkoak izan daitezke.

Beste hizkuntzetan: gazteleraz, diferenciación; ingelesez, product differentiation.