Desgaitasuna

Desgaitasuna pertsona baten funtzio fisiko edota psikikoen murriztea da, haren ahalmenak mugatu egiten dituena. Desgaitasunak sentsorialak (ikusmenarekin edo entzumenarekin loturik),  motorrak (mugitzeko ahalmenarekin loturik) zein mentalak (kognizioarekin loturik edo nortasun arazoak dituen pertsonei dagokiena) izan daitezke. Desgaitasunari aurre egiteko orduan, pertsonaren ingurune sozial eta afektiboak garrantzi itzela du pertsonaren ahalmen mugatu horiei aurre egin eta pertsonaren potentziala behar baino gehiago murriztu ez dezaten, diskriminazio negatibo oro baztertuz.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, disability; frantsesez, handicap; gaztelaniaz, discapacidad.

Terminologia: urritasuna (ingelesez, impairment; gazteleraz, deficiencia) eta gaigabezia terminoak ere erabili dira desgaitasuna adierazteko. Desgaitasun terminoa da egun hobesten dena.

 

Erreferentziak