Desglobalizazioa edo desmundializazioa munduko herrialdeen arteko harreman ekonomiko, politiko eta sozialen mugatu edo murriztea da, eta beraz globalizazio edo mundializazioaren aurkako fenomenoa. Desglobalizazioa isolazionismoarekin eta protekzionismoarekin loturik dago, eta gehienetan estatu-nazioen subiranotza, indarra eta boterea berreskuratu nahi ditu. Bereziki alderdi kontserbadoreek aldezten duten mugimendua da, eta Europan euroeszeptizismoa da bere adierazpen nabarmenena, eta Brexit delakoa desglobalizazioarekin loturiko gertakari aipagarriena.
Loturiko artikuluak
Euroeszeptizismoa, euroeszeptikoakEuroeszeptizismoa Europar Batasunaren printzipio eta politiken aurkako diskurtsoen multzoa da. Horren ezaugarri nagusia erreaktiboa izatea da, alegia Europar Batasunaren aurka eratzen dela, proposamen positiborik gabe. Bereziki 1992ko Masstricht-eko…
ProtekzionismoaProtekzionismoa edo politika protekzionista herrialde batek kanpoko konkurrentziari aurre egiteko nazioarteko merkataritzari trabak jarri eta bertako ekonomia babesteko politika ekonomikoa da. Ekonomia itxien ezaugarri nagusia da. Politika protekzionistek…
IsolazionismoaIsolazionismoa, gazteleratik mailegua hartuz aislazionismo ere deitua batzuetan, herrialde batek kanpoko aferetan ez sartzeko politika da, hala nola beste herrialdeekin harremanak mugatuz, haiekin blokeak osatzeari uko eginez, eta…