Deshumanizazioa pertsona eta gizataldeen gizatasuna ezeztatu eta ukatzea da, haien aurkako indarkeria, dominazioa eta alienazioa justifikatuz edo gutxietsiz. Hainbat eratara gauzatu daiteke: zuzenean krudeltasunez jokatuz haien aurka, edo haien aurkako diskriminazioa bultzatuz. Deshumanizazioa nork bere buruaren aurka ere garatu dezake: gizatasun balioak galduz esaterako, elkartasuna, enpatia, kontzientzia eta justizia alboratuz eta egozentrismoa, kontsumerismoa eta indiferentzia bultzatuz.
Loturiko artikuluak
AlienazioaFilosofian eta soziologian, alienazioa gizabanako batek bere bizitzaren kontrola eta zentzua galdu eta beste eragile, sistema edo ideologia baten mendean dagoenean sortzen den egoera indibiduala da, kultura eta…
EmantzipazioaJatorrian, emantzipazioa mancipium izeneko erromatar erakundetik askatzea da, zeinaren gizon aske batek beste gizon batenganako nagusitasuna eta agintaritza eskuratzen zituen. Hedaduraz, esklabua aske bilakatu eta seme-alabak gurasoen zaintza…
DominazioaMax Weber soziologoari zor zaio dominazio kontzeptuaren azterketa sakonenetakoa. Haren arabera, dominazioa edo menderatzea agindu batzuei obedientzia, hots, men egiteko aukera da. Men egite hori ohitura hutsaren emaitza izan…