Desinbertsioa

Desinbertsioa negozio edo jarduera ekonomiko batetik baliabideak erretiratzea da, beste jarduera batzuetan erabiltzeko. Inbertsioaren aurkako kontzeptua da, beraz. Desinbertsioa egiteko arrazoiak  jardueraren errentagarritasun eskasa (edo beste jardueren errentagarritasun handiagoa) eta errentagarritasuna handia izan arren, arriskua, jarduerarena berarena nahiz merkatu-arriskua, saihestea izan daitezke.