Desinflazioa

Desinflazioa inflazio-tasaren beherakada da, betiere prezioen gorakada adierazten jarraitzen badu. Adibidez, %10eko inflazio-tasa %4 izatera pasatzen denean, desinflazioa dagoela esaten da. Deflaziotik nahastu daitekeen kontzeptua da: deflazioa inflazio-tasa negatiboa da, prezioen beharakada alegia; desinflazioa, berriz, prezioen gorakada motelagoa.