Desinstituzionalizazioa (psikiatria)
Desinstituzionalizazioa XX. mendeko erdialdetik buruko gaixoak eroetxe edo ospitale psikiatrikoetatik atera eta gizartean txertatzeko neurri eta ahaleginen multzoa da. Ospitale horien alertnatiba gisa, gaixo horientzat komunitatean txertaturiko baliabideak eskaini ziren (eguneko zentroak, esaterako). Buruko gaixoak ospitale haietan pairatzen zuten esklusio egoerari aurre egitea izan zen helburua, horien errehabilitazioa gizartearen baitan bideratzearekin batera, antipsikiatria izeneko korronte zabalagoaren baitan.
Loturiko artikuluak
Intimitatea (psikologia)Intimitatea pertsona batek beste batekin duen gertutasun emozionala da, harekin duen konfiantzak eta komunikazioak sendotua.
Sublimazioa (psikologia)Psikoanalisian, sublimazioa onartezinak diren bulkada inkontzienteak kontzienteki onargarriak diren moduetara bideratzea, psikoanalisian zehatzen diren defentsa mekanismoetako bat, gizartean onargarrienetakoa.
Desplazamendua (psikologia)Psikologian, desplazamendua subjektuen babes-mekanismo mota bat da. Hartan, subjektuak amorruaren zuzeneko eragileak ez diren beste batzuen aurka jotzen du bere amorrua bideratzeko, haiek ahulagoak edo sozialki onargarriagoak direnez…