Desjabetzea (espropiazioa)

Desjabetzea edo espropiazioa, zehazki nahitaezko desjabetzea, estatuak pertsona bati, izan fisikoa izan juridikoa, zerbaiten jabetza (ondasun edo enpresa bat) kentzeko erabakia eta ekintza da, konpentsazio edo ordain baten trukean eta legeak ezarritako prozesua garatuz . Espainiako ordenamendu juridikoan, jabetza pribatuak ondasunak bete dezakeen funtzio soziala mugatzen du, eta beraz utilitate sozial eta publikoa dagoen kasuetan, aurreikusi eta onartu egiten da desjabetzea (hala nola, urtegi bat eraiki behar izateko desjabetu beharreko etxeak, edota estrategikoa izateagatik eta horren kontrola hartze aldera, desjabetzen den enpresa bat). Edonola ere, desjabetzea beti da nahitaezkoa: jabea berea den ondasuna entregatzeko prest egon ala ez, desjabetze prozesua bere borondatea kontuan hartu gabe garatu eta burutuko da, era koaktiboan.

Ikus, gainera