Deskapitalizazioa

Deskapitalizazioa ondarea edo abertastasuna galtzen edo txikitzen joatea da. Enpresan, zehatzago, deskapitalizazioa gertatzen da enpresaren galerek ondare garbia eta funts propioak (kapital soziala) gutxitu eta muturrean ezereztu egiten dutenean, aldi berean pasibo galdagarria aktiboa baino handiago bilakatuz. Deskapitalizazioa zuzentzen ez bada, enpresaren porrota ekar dezake.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, decapitalization; gaztelaniaz, descapitalización.