Deskarbonizazioa

Deskarbonizazioa edo dekarbonizazioa karbono isurketak, bereziki karbono dioxidoarenak, murriztu eta ezerezean uzteko prozesu teknologikoa nahiz ekonomikoa da, enpresa, eskualde, herrialde edo mundu osoari buruz, eta maila indibidual nahiz kolektiboan burutu daitekeena. Zehatzago, erretzean atmosferara karbono dioxidoa isurtzen duten erregai fosilen erabilera (petrolioa, ikatza, gas naturala bereziki)  murriztu eta erabat baztertzeko ekintza eta ahaleginen multzoari egiten dio erreferentzia. XXI. mendearen hasieratik, zientzilari gehienek proposatu duten erabakia izan da,  aldaketa klimatiko antropogenikoari aurre egiteko, maila eta neurri desberdinetan bada ere. Energia sektorean energia sortzeko erregai fosilen erabilera baztertzea dakar, energia berrzitagarrien alde, eta elektrifikazioa garraio-sektorean.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, decarbonisation; gaztelaniaz, descarbonización.

Ikus, gainera