Deskonfinamendua larrialdi egoera batean ezarritako konfinamendu eta itxialdiko neurrien ondoren ezartzen diren arintze neurriak dira, normaltasunera heldu arte. Terminoa COVID-19 pandemian erabii zen bereziki, konfinamendua bertan behera uzteko pausoz pausoko egoera multzoa izendatzeko.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, reopening; gaztelaniaz, desescalada, desconfinamiento.
Loturiko artikuluak
Konbentzionalismoa (soziologia)Soziologian, konbentzionalismoa gizartean indarrean dauden printzipio, arau moralak, ohitura eta usadioak normalak edo zuzenak direla aldezten duen jarrera edo sinesmena da, ordena soziala bermatze aldera. Artean eta literaturan…
Emulazioa (soziologia)Soziologian, emulazioa pertsona batek beste pertsona edo gizatalde baten portaerak eta ekintzak imitatzea da, pertsona horren mirespenez edota gizatalde horretara bildu asmoz. Emulazioa beraz, sozializazio eta mugikortasun sozialerako…
KonfinamenduaKonfinamendua (latinezko confinis hitzetik, literalki "muga egiten duena") gobernuaren edo botere judizialen aginduz pertsona, talde, biztanlego osoa edo horren kolektibo batzuk toki edo herri batean egon eta bertatik…