Desmaterializazioa

Desmaterializazioa produktu eta prozesuen diseinuan material fisikoen erabilera efizientea da, horiek minimotuz, jasangarritasunaren helburuaren alde. XXI. mende hasieratik aurrera zabaldutako kontzeptua da, baina hamarkada batzuk lehenagotik gauzatzen joan dena arlo batzuetan, miniaturizazioari eta beste teknologiei esker, besterik gabe produktuen diseinua hobetu eta produktibitatea gehitze aldera. Horren adibideak dira, esaterako garai bateko musika-ekipo handien ordez, ekipo eramangarri txikiak garatzea, edota musika-diskoen ordez, musika streaming bitartez aditzea. Izan ere, interneten garapenak arlo askoren desmaterializazioa ekarri du; adibidez, banka fisikoen bitartez, egun bankuko eragiketa asko eta asko smartphone baten bitartez burutu daitezke. Horrek guztiak materialen erabilera efizientea (jasangarritasuna hobetuz), produktibitate handiagoa eta kontsumitzailearentzat kostu txikiagoak ekarri baditu ere, bestelako ondorio kaltegarriak ere ekari dit, hala nola lanpostu askoren galera (adibidez, banka sektorean).