Desmerkantilizazioa

Desmerkantilizazioa edo dekomodifikazioa ondasunak eta zerbitzuak merkatuaren eremutik atera, eta euren dimentsio soziala eta giza balioa oinarritzat hartzen dituen prozesu soziala eta politikoa da, ondasun eta zerbitzu horiei buruz pertsonek dituzten eskubideak lehenesten dituena. Bereziki Gøsta Esping-Andersen daniar soziologoak (1947- ) landutako kontzeptua izan da. Desmerkantilizazioa osasun arloan hezkuntzan, kulturarneta beste hainbat arlotan aplñikatu daitekeen kontzeptua da, bereziki politika neoliberalen ondorioz arlo horien eskaintza merkatuen esku geratu denean. Adibidez, elikagaiei buruz, desmerkantilzazioa elikagaien balio ekologikoa eta soziala nabarmendu eta lehenesten ditu, agroekologiaz eta tokiko ekoizleek eskainitakoa denen kasu.

Ikus, gainera