Despotismoa

Despotismoa agintari edo aristokrazia batek herrialde bat eta bertako herritarrak diktaduraz edo absolutismoaz gobernatzeko modua da, bere borondatea inposatuz arlo guztietan, autoritarismoz, nagusikeriaz edo herrialdea berea balitz bezala. Hain zuzen, etimologiaz, despotismo hitza grezierazko δεσπότης, despotes, hitzetik dator, etxeko nagusi esan nahi duena.