Desregulazioa edo desarautzea

Desregulazioa, deregulazioa edo desarautzea arlo ekonomikoan arauak (regulazioak ,alegia) murriztu edo ezabatzeko politika ekonomikoa da, jarduera ekonomikoak erraztu eta konkurrentzia bultzatze aldera (ikus, gainera, eskaintzaren ekonomia), monopolioak oztopatu eta lehiakide berrien sarrera bideratuz. Desregulazioa beraz, liberalizazioarako funtsezko neurria da, pribatizazioekin eta ekonomiaren irekitzearekin batera.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, deregulation; gaztelaniaz, desregulación.