Determinismo erreziprokoa edo erreziprozitate triadikoa

Determinismo erreziprokoa edo erreziprozitate triadikoa Albert Bandura (1925- ) psikologoak ikaskuntzari buruz plazaratutako teoria da. Teoria hori, bere ikaskuntza sozialaren teoria zabalaren baitan, ikaskuntza prozesuan triada edo hiru elementuko multzo batek hartzen du parte, eta elementu horiek elkarrekiko erlazioan daude, erlazio erreziprokoan alegian, elkar determinatuz. Hiri elementu horiek subjektua, bere portaera eta ingurunea dira. Subjektuak bere portaera eragiten du, eta horren bitartez ingurunea ere bai; aldi berean, inguruneak ere subjektuarengan eta bere portaeran badu eragina, eta bere portaeraren emaitzek ere eragina dute subjektuarengan.