Determinismo kulturala

Determinismo kulturala subjektuen portera, jarrera eta balioak haiek hazi eta bizi diren gizartearen kulturak  moldatzen dituela baieztatzen duen teoria soziologiko eta antropologikoa da. Determinismo kulturalak erlatibismo kulturala inplikatzen du, baieztatzen duena bere aldetik portaerak, indibidualak eta finean ere kolektiboak, ezin direla alderatu eta objektibotasunez baloratu. Adiera zabalagoan, determinismo kulturalak gizarte bateko kulturak ekonomia eta politika eragingo lituzke, arlo horiek portaera kolektiboen emaitza baitira.