Erabakigarritasuna eta erabakigaiztasuna

Erabakigarritasuna, dezidabilitatea edo dezidibilitatea, eta horien aurkakoak, erabakigaiztasuna, indezidabilitatea edo indezidibilitatea, logikan eta algoritmikan erabiltzen diren kontzeptuak dira.

Sistema logiko bat erabakigarria dela esaten da sistemako proposizio orori buruz egiazkoa edo faltsua den frogatu daitekeenean. Sisteman ez frogatu ez errefusatu ezin diren proposizioak badaude, sistema erabakigaitza dela esaten da. Proposizio zehatzei buruz ere aplika daiteke kontzeptua: egiazkoa edo faltsua dela froga badaiteke, proposizio hori erabakigarria da; bestela, erabakigaitza.

Algoritmika eta erabaki problemetan, algoritmo edo erabaki-prozesu erabakigarria dela esaten da, beti erabaki edo ebazpen konkretu  batera, zirt edo zart, heltzen denean. Bestela erabakigaitza da.

Beste hizkuntzetan;: ingelesez, decidability, undecidability, decidable, undecidable; gaztelaniaz, decidibilidad, indecibilidad, decidible, indecidible.