Diagnostiko diferentziala
Diagnostiko diferentziala zenbait sindrome, nahasmen eta gaixotasunek sintoma berdin edo antzekoak dituztenean erabiltzen da. Kasu horietan, funtsezkoa da sindrome edo nahasmendu bakoitzari era esklusiboan eta diferentzialean dagozkion sintomak eta gaitz komorbidoak aurkitzea, beste sindrome edo nahasmenduak baztertzeko, ziurtasunezko diagnostikora heltze aldera.
Loturiko artikuluak
KomorbiditateaKomorbiditatea edo komorbilitatea gaitz nagusi batekin batera agertzen diren sintoma, nahasmendu, arazo eta beste gaixotasunen presentzia da. Sintoma, nahasmendu eta arazo horiek komorbidoak direla esaten da. Adibidez, droga kontsumoa…
Kostu diferentziala eta mozkin diferentzialaKostu diferentziala eta mozkin diferentziala bi erabakiek dakarten kostuen edo mozkinen arteko aldea edo diferentzia da, erabaki horien artean aukeratzeko erabiltzen dena. Bereziki, kostuen kontabilitatean baliatu beharreko kontzeptua…
Ziklotimia eta ziklotimikoakZiklotimia edo nahasmendu ziklotimikoa aldi luzeetan zehar gogo-aldarte depresiboak, normalak eta euforikoak aldizkatu egiten dituen nahasmendu mentala da, nahasmendu bipolarra baino arinagoa, aldi depresibo eta maniakoak izatera heldu gabe…