Diaspora beste herrialde batean joandako herritarrek han osatzen duten gizataldea da, haien jatorriko kultura atxikitzen dutenean. Diasporako komunitate historiko aipagarriena, kulturalki izan duen bilakaera eta eraginagatik, juduen diaspora izan da; egun, ordea, globalizazioaren eraginez, hainbat kulturetako diasporak aurki daitezke mundu zabalean, halanola euskaldunen, baina baita puertorricarren eta mexikarren diasporak Estatu Batuetan, edo palestindarren diasporak hainbat herrialde arabiarretan.1
Erreferentziak
1.
Turner BS. Diaspora. In: Dictionary of Sociology. ; 2006:142.
Loturiko artikuluak
KulturaKultura adiera ezberdinak dituen hitza da, ikuspuntuaren arabera. Latinezko cultura ("zaintza, hazkuntza") hitzetik dator, eta historian pertsonen izpiritu, gogo edo adimenaren hazkuntzaren adiera hartzen joan da. Ikuspuntu humanista…
Globalizazioa, mundializazioaGlobalizazioa, batzuetan mundializazioa ere deitua, XX. mendearen bukaeran eta XXI. mendearen hasieran herrialdeen arteko integrazio ekonomiko, politiko eta soziala ekarri duen prozesua da, mundu osoko gizakiei komunikazioa eta garraioa…
SoziologiaSoziologia gizarte-bizitza eta harremanen azterketa, gizataldeen eta gizarte osoaren ikuspuntutik. Gizarteak eta gizataldeak ez dira herri, eskualde, herrialde edo mundu osoko gizabanakoen multzo hutsak, gizarte eta gizatalde baten…