Dibagazioa (hidrografia)

Hidrografian, dibagazioa ibai baten ibilguan gertatzen diren aldaketak dira, bereziki korrontearen eraginagatik eta sedimentuen depositoagatik. Dibagazioa bi motakoa izan daiteke: barnekoa, dibagazio-eremua ibaiertz edo erriberetan gertatzen denean, eta kanpokoa, dibagazio-eremua zabalagoa, bereziki ibaia ordoki edo lautada batetik igarotzean. Meandroak dauden eremuetan dibagazio eremua bat dator meandroak biltzen dituen lerro paraleloen eremuarekin.