Didaskalia

Didaskalia antzezlan batean zuzendariak edo dramaturgoak aktoreen arteko elkarrizketa bideratu eta osatzeko eman edo idatzi egiten dituen oharren multzoa dira. Ohar horiei akotazio edo kotatze ere deitzen zaie. Didaskaliaren parte dira, besteak beste, aktoreak eszenara noiz sartu eta ateratzen diren, noiz hasten diren hitz egiten eta nolako tonua darabilten.