Diferentzial semantikoa

Diferentzial semantikoa edo eskala diferentzial sematikoa ideia edo objektu jakin batek (ezkertiarra izatea edo marka komertzial bat) subjektu batentzat duen esanahi konnotatiboa edo jarrera (ideia edo objektu horrek iradokitzen duena) neurtzeko eskalatze-teknika bat da. Charles E. Osgood estatubatuar psikologoaren zuzendaritzapean garatu zen 1957 urtetik. Diferentzial semantikoan hainbat adjektibo bipolar edo aurkakoen item edo bikoteak (ona-txarra, aktiboa-pasiboa, ...) aurkezten zaizkio subjektuari, eta honek 1etik 5erako edo 1etik 7rako eskala batean kokatu behar da bi adjektibo horien artean.

Ideia edo objektua positiboki edo negatiboki baloratzen duten itemak bakarrik sartzen badira testean, subjektuak eskuratzen duen puntuazio totalak ideia edo objektua nola baloratzen duen kuantifikatzen du. Hala eta guztiz ere, bestelako faktoreak (potentzia, aktibotasuna, ...) osatu eta zehazten dituzten adjektibo bipolarren multzoak ere aurkitu dira.