Diplomazia

Diplomazia estatu batean beste estatuekiko harreman politiko, ekonomiko eta administratiboez arduratzen diren pertsona eta erakundeen multzoa, hala nola anbaxadoreak eta kontsulak, nahiz haiek garatzen duten jarduera da, modu baketsuan eta lankidetzan, betiere herrialdearen eta herritarren interesak defendatuz. Diplomazio testuinguru bilateral edo alde bikoetan nahiz multilateral edo alde anitzekoetan gara daiteke: diplomazia bilaterala da bi herrialdeen artean garatzen denean, hirugarren estatuen parte hartze zuzenik gabe; diplomazia multilaterala herrialde batzuen artean batera gertatzen da, eta gehienetan nazioarteko erakundeen bitartez garatzen da, hala nola Nazio Batuen Erakundearen edo Europar Batasunaren baitan.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, diplomacy; gaztelaniaz, diplomacia.

Erreferentziak