Diru-batasuna edo moneta-batasuna gertatzen da herrialde batzuek diru edo moneta nazional berdina jaulki eta baliatzea adostu eta erabakitzen dutenean. Herrialdeek euren diru edo moneta nazionalak atxikiz ere gerta daiteke moneta-batasuna, moneta nazionalak trukaneurri edo ganbio-tasa finko edo konstantean ezartzen direnean. Diru-batasuna gauzatzeko banku zentral bakarra edo haien moneta-politikak koordinatzen dituzten beste erakunde eta mekanismoak behar dira.
Beste hizkuntzentan: ingelesez, monetary union; gaztelaniaz, unión monetaria.
Loturiko artikuluak
Diru politikaDiru politika, moneta politika edo politika monetarioa estatuek euren ekonomietan esku hartzeko (ikus, interbentzionismoa) diruari, zehatzago masa monetarioari, eta interes-tasei buruz hartzen dituzten politika ekonomikoen multzoa da, inflazioa…
Diru beltza eta diru zikinaDiru beltza eta diru zikina eskuratzeko unean zein eduki bitartean ogasunari eta estatuko beste administrazioei aitortu ez eta ezkutatzen zaien dirua edo bestelako ondasuna da, diru edo irabazi horiengatik…
Diru eskaintzaDiru-eskaintza ekonomia batean une batean zirkulatzen ari den diru kantitatea da. Kantitate horretan eskudirua (txanponak eta billeteak) zein banku-dirua (gordailuak, ...) sartzen dira. Zergatik sartzen dira banku-gordailuak eta…