Diru beltza eta diru zikina

Diru beltza eta diru zikina eskuratzeko unean zein eduki bitartean ogasunari eta estatuko beste administrazioei aitortu ez eta ezkutatzen zaien dirua edo bestelako ondasuna da, diru edo irabazi horiengatik ordaindu beharreko zergak ez ordaintzeko, edota diru horren jatorria ezkutatzeko, diru hori legez kanpoko jardueretan (kontrabandoa, lapurretak, iruzurra, ...) eskuratu denean. Diru beltza legezko zein legez kanpoko jardueretan eskuratua izan daiteke, beraz. Batzuetan bereizketa hau ere egiten da: zerga-iruzurra eginez eskuratutako diruari diru beltz deitzen zaio, eta legez kanpo eskuratutakoari diru zikin. Legez kanpoko nahiz legezko jardueretan eskuratua, diru beltzak estatuaren zerga sarrerak murrizten ditu, aberastasunaren eta produkzioaren estimazio makroekonomikoak gutxitzearekin batera.

Ikus, gainera