Diru eskaintza edo diru agregatuak

Diru-eskaintza edo diru agregatuak, moneta eskaintza edo moneta agregatuak ere deituak, ekonomia batean une batean zirkulatzen ari diren diru kantitateak da. Pluralean, zeren agregatu horietan diru kontzeptu desberdinak biltzen dira, agregatu desberdinak sortuz. Diru eskaintzaren definizio batean eskudirua (txanponak eta billeteak) sartzen dira, baino beste definzio batean banku-dirua (gordailuak, ...) ere sartzen dira. Zergatik sartzen dira banku-gordailuak eta antzekoak diru-eskaintzan? Alde batetik, gordailu horiek berehala edo denbora laburrean eskudirutan bihurtu daitezkeelako; eta bestetik, eskudirutan bihurtu gabe, gordailu horiek ordainketa bitarteko moduan ere erabil daitezkeelako, adibidez zerbait odaintzeko transferentzia bat egiten denean kontu batetik bestera.

Diru eskaintza kontrolatzen duen politika ekonomikoa moneta politika da.