Diru politika

Diru politika, moneta politika edo politika monetarioa estatuek euren ekonomietan esku hartzeko (ikus, interbentzionismoa) diruari, zehatzago masa monetarioari, eta interes-tasei buruz hartzen dituzten politika ekonomikoen multzoa da, inflazioa kontrolatu, ordainketa-balantza hobetu eta jarduera ekonomikoa suspertzeko. Bi motako diru politika bereizten dira: diru politika hedakor eta espantsiboa, ekonomia dagoen diru eskaintza handituz eta interes-tipoak jaitsiz, ekonomia suspertzea helburu duena, teorian inflazioa gehituz kalte gisa, eta diru politika murrizkorrak, inflazioa moteltzea helburua duena, diru kantitatea murriztuz eta interes-tipoak igoz, teorian hazkunde ekonomikoaren eta enpleguaren aurka. Uneko diru politika gobernuek erabakitzen badute, banku zentralen bitartez abiarazten da, haiek direlako diru kantitatea eta interes-tipoak aldatzeko tresnak aplikatzen dituztenak.