Sarrerak (diru-sarrerak eta bestelakoak)

Sarrerak enpresak bere produktuak edo zerbitzuak saldu edota bestelako transferentziak (dohaintzak, interesak, dibidenduak, mozkinak) jasotzeagatik eskuratzen dituen baliabide gehigarriak dira, enpresaren ondare garbia handitu egiten dutenak. Diru-sarrerak nahiz bestelakoak (adibidez, eraikin baten dohaintza jasotzen denean) izan daitezke. Halere, ez dira diru-sarreratzat hartzen bazkideek enpresara egindako ekarpenak. Aurkako terminoa gastuak dira.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, revenues; gaztelaniaz, ingresos.

Ikus, gainera