Diruaren teoria kuantitatiboa

Diruaren teoria kuantitatiboa prezioen maila ekonomian dagoen diru kantitatearen mendean dagoela baieztatzen duen teoria ekonomikoa da. Zehatzago, honako hau teoria horrek proposatzen duen erlazioa:

    \[MV=PT\]

M ekonomiako ditu kantitatea, V diruaren zirkulazio-abiadura, P prezioen maila eta T ekonomiako transakzio kopurua izanik. V zirkulazio abiadura ekonomiaren finantza-sistemaren araberakoa da, eta T transakzio kopurua ekonomiaren eskaintzaren araberakoa, biak epe luzera konstanteak. BNeraz, M eta P proportzionalak direla esan daiteke: M diru kantitatea zenbat eta handiagoa, orduan eta handiagoa da P prezioen maila.

Diruaren teoria kuantitatiboa eskola monetaristaren oinarrietako bat izan da, eta horien aldezle nagusiak Irving Fisher eta Milton Friedman izan dira. Kritika zorrotzak jaso ditu; esaterako, M diru kantitatea murrizten denean, prezioek behera egiteko joerarik ez dutela ikusi da, bereziki soldatak, eta azkenean ondorioa interes-tasak igo, eta T transakzio kopurua murriztea dela, aldagai horien arteko erlazioa bete dadin.