Esperimentuen diseinuan, diseinu faktoriala edo esperimentu faktoriala faktore batzuetako tratamendu guztiak gurutzatu edo konbinatzen dituen esperimentua da. Adibidez, hiru botika ezberdinek (A-B-C) eta bi dietak (X-Y) odolean dagoen substantzia kopuruan duten eragina jasotzeko, AX, AY, BX, BY, CX, CY konbinazioetarako esperimentuak garatuko dira. Diseinu faktorialek faktoreen arteko interakzioak (faktore ezberdinetako tratamendu konbinazio jakin batek izan dezakeen eragina) aztertzeko aukera ematen dute. Diseinu faktorialen emaitzak bariantza-analisiaren bitartez aztertzen dira.
Loturiko artikuluak
Bariantza-analisiaEstatistikan, bariantza-analisia (ANOVA akronimoaz ere ezaguna, ingelesezko ANalysis Of VAriance terminotik) aldagai kuantitatibo baten gainean jasotako datu-multzo ezberdinak horien batezbestekoari buruz konparatzeko teknika estatistiko bat da. Datu-multzoak bereizteko…
Blokeak (esperimentuen diseinua)Esperimentuen diseinuan, blokeak sortzea unitate esperimentalak biltzea da, unitate haiek beraien artean ahalik eta antzekoenak izan daitezen. Errore esperimentala murrizteko tresna bat da, dagokion bariantza-analisian efizientzia eta zehaztasun handiagoak…